XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arano pestetan eta abarretan

Nere azkenengo artikuloa, Ezin aztu Goizueta izan zan; ain zuzen, erri artako bertso-zaletasuna eta giroa jorratuz.

Oraingoan, Goizueta'tik gertu dagon erri txiki Arano'ri buruz osatu nai nuke nere lantxoa.

Berreun biztanletik gora asko ez ditu izango, baiña erri polit pakeosoa benetan.

Goizueta bertso-zalea baldin bada, Arano alaxe izatearekin ez dago zertan arriturik noski.

Santiagotan dituzte urteko jai nagusiak, eta besteak-beste, bertsolaririk gabe ez dituzte ospatuko.

Ni, neroni, ez naiz askotan izandua: baiña azken urtetan beeintzat, ziartu nago urtero bertsolari ospetsuak izaten dirala.

Bai gozatu ederrak eman ere.

Bertsoetara joanda, gauz bixi asko ezagutu izan ditugu eta Arano'n ere bai; alkarte eder bat badaukate; taberna bat ere bai denda eta guzti, eta an saltzen ez dagon gauzik nekei billatuko da beste lekutan ere.

Ura da aukera eta egokiera!

Beste jatetxe bat ere badago eta erri txiki baterako ez ote da naiko erosotasun? Pelotaleku ederra, basarri bikaiñak eta abar, eta zer geiago bear da?

Mendi-erriak pake-leku diranez, aste bukaeratan eta abar, kaleko jende asko inguratzen dala entzunda nago.

Sinisten det, Ernani'tik oso egoki dago-ta.

Urte bateko Santio egunez bertsotara goazela, nai ordurako ez giñan iritxi; txirrindulari karrera zan eta beste gaiñontzekoantzat kamioa itxita zegolako.

Aiton batzuk ere sumatu nitun naiko asarre, txirrindulari oiek ziralako, bear zan garairako etzirala iritxi meza-nagusira-ta.

Nere iritzikoak ez dira izango danak, ez da izan bear ere; baiña kamioak itxo-arazten dituzten pesta edo norgeiagoka oiek ez lukete baimenik bear.

Pestak diralako, lana egin nai dunak ez dezala eragozpenik izan da nere iritzia.

Ni ez naiz, bertsolari kantaria bakarrik, bertso-liburu saltzaillea ere bai; bizimoduko aldapa latzak alde askotara beartzen du gizona eta bederatzi urte badira lan orretan nabillela Sendoa Argitaletxearekin.

Azkenengo ofizio oni esker, Arano'ko basarri geienak pasta gaude, eta danetan ez bagendun salketariak egin ere, arrera ona beintzat egin ziguten.

Gogoan det, basarri eder batera nola iritxi giñan, zenbataiñeko oillasko pillak ari ziran lumatzen izoztegian sartzeko.

Berriketan asi giñanean, aurki bi zerri gizen ere iltzekoak zituztela esan ziguten.

Onela zioten: guk ez daukagu dirurik, baiña goserik ere ez.

Ez arraioa, garai bateko basarritarrak etziran orrela biziko. Gero, gaizki bizi gerala!